Alegiako kultur eskaintzen lehena, gaur

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko urr. 15a, 11:58

Alegiako Udalak aurkeztu du abendura bitarteko kultur egitaraua; hitzaldi batekin hasitakoa, ipuin kontaketa musikatuarekin amaituko da. 

Alegiako Udaleko Kultura batzordeak antolaketa lan guztiak egin ditu, eta prest du abendura bitarteko kultur eskaintza. Guztira hamabost ekitaldi izango dituzte alegiarrek, eta gaur izango dute lehena.

Autokontzeptu eta autoestimuaren indartzea hitzaldiak irekiko du egitaraua, 18:30ean, kultur etxean. Kasu honetan, Aralarpean guraso elkarteak antolatua da, eta hilabete amaieran bigarren saioa izango dute.

Ipuin kontaketa musikatuek hilero izango dute tartea, eta urrikoa ostegunean izango da 17:00etatik aurrera. Larunbatean, hilak 19, Txintxarri Eguna ospatuko dute, eta Txintxarri eta Txintxarri Txiki abesbatzekin batera, Uztaritzeko Lapurtarrak abesbatza gonbidatuak kantatuko du, elizan. Aste betea dute lehena, eta bukatzeko, igandean, mendi irteera egingo dute Murumendira, Mendi asanbladak deituta. 09:00etan Tonto kaletik abiatuko dira Mandubira autoetan, eta eguerdirako buelta egingo dute.

Filma, musika, antzezlana eta euskarak ere izango dute bere tartea datozen asteetan, eta Maider Galarzaren ipuin kontaketa musikatuak itxiko du egitaraua.

UDAZKENEKO KULTUR EGITARAUA

Gaur, hilak 15

18:30.Autokontzeptu eta autoestimuaren indartzea. Aralarpean guraso elkarteak antolatuta, kultur etxean.

Urriak 17, osteguna

17:00.Ameli, ipuin kontaketa musikatua izango da, liburutegian.

Urriak 19, larunbata

19:45.Txintxarri Eguna.Txintxarri Txiki, Txintxarri eta Uztaritzeko Lapurtarrak abesbatzen kontzertua, elizan.

Urriak 20, igandea

09:00.Murumendira mendi irteera, Mendi asanbladak antolatuta. Tontokaletik abiatuko dira kotxeetan.

Urriak 25, osteguna

22:00.Margolariafilmaren proiekzioa eta solasaldi musikatua Mikel Urdangarin eta Oier Aranzabalekin, Elizpe zineman.

Urriak 29, asteartea

18:30. Autokontzeptu eta autoestimuaren indartzeahitzaldia Aralarpean guraso elkarteak antolatuta, kultur etxean.

Azaroak 13, asteazkena

Eskuratu zure argindar kontsumoaren datuak eta murriztu zure kontsumoatailerra (Gipuzkoa Argitu).

Azaroak 14, osteguna

17:00.Ipuin kontaketa musikatua Maite Francorekin, liburutegian.

Azaroak 22, ostirala

18:00.Xexili eguna. Loatzo musika eskolak antolatutako musika festa.

22:00.Itsaspetik azalera, azaletik plazaraantzezlana. Nagore Leon eta Itziar Saenz de Ojerren eskutik, Elizpe zineman.

Azaroak 25, astelehena

19:00.Kontzentrazioa, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, plazan.

Abenduak 1, igandea

Mendi irteera, Bedaioko buelta. Mendi asanbladak antolatuta.

Abenduak 3, astearte a

Euskararen Eguna.

Abenduak 4, asteazkena

19:00.Euskaraz bizi ahal gara!

hitzaldia, kultur etxean, Galtzaundi euskara taldearen eskutik. Egitasmoak, jomugan du herritarrak kontzientziatzea, eta euskara hutsean bizitzeko aukera horren bueltan ahalduntzea.

Abenduak 12, osteguna

17:00.Maider Galarzaren ipuin kontaketa musikatua, liburutegian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!