Gizon bat hil da N-1 errepidean Alegian, Donostiarako noranzkoan

Ataria 2019ko urriaren 15a

Errepidea 07:30 aldera ireki dute berriro. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Gizon bat hil da astearte honetan N-1errepidean, Ikaztegieta eta Alegia artean. Donostiarako noranzkoan izandako auto-istripu batean, Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.

Istripua 05:00ak aldera izan da, eta hiru ibilgailu nahasi dira, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak direla eta. Kolpearen ondorioz, gidari bat hil da.

Hori dela eta, N-1 errepidea itxi dute Alegian, eta trafikoa Ikaztegietako errepide zaharretik desbideratu behar izan dute. Errepidea 07:30 aldera ireki dute berriro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!