Argazki galeria

Preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatu dituzte

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko urriaren 12a

Alegia elkartasun eguna hasi 1 1570880636920
Alegia elkartasun eguna hasi 2 1570880637905
Alegia elkartasun eguna hasi 3 1570880638544
Alegia elkartasun eguna hasi 4 1570880639350
Alegia elkartasun eguna hasi 5 1570880639940
Alegia elkartasun eguna hasi 6 1570880640652
Alegia elkartasun eguna hasi 7 1570880641233
Alegia elkartasun eguna hasi 8 1570880641755
Alegia elkartasun eguna hasi 9 1570880642265
Alegia elkartasun eguna hasi 10 1570880642761
Alegia elkartasun eguna hasi 11 1570880643241
Alegia elkartasun eguna hasi 12 1570880643826
Alegia elkartasun eguna hasi 13 1570880644472
Alegia elkartasun eguna hasi 14 1570880645113
Alegia elkartasun eguna hasi 15 1570880645645
Alegia elkartasun eguna hasi 16 1570880646185

Elkartasun Eguna ospatzen ari dira, gaur, Alegian. Egun osoko egitaraua antolatu dute, eta eguerdian, herriko plazan egin dute hasiera ekitaldia. Ondoren, triki-poteoa egin dute alde zaharreko kaleetan zehar.

Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko eguna izaten ari da, gaurkoa, Alegian. 13:00etan eman diote hasiera egunari, txalaparta doinuekin. Ondoren, mezu bat irakurri dute, preso dagoen Roxi herritarrari eta bere haur Ametsi eskainia:
 
"Gaur, urriak 12, genozidioaren 500. urteurrenean, Hispanitatearen jaia ospatzen ari diren bitartean, hemen elkartu gara gu, bestelako elkartasun egun bat gauzatzeko, eta ez, bereziki, ezer ospatzeko. Espainiako espetxe politika berriz salatzera etorri gara. Preso egotea nahikoa zigor ez balitz, gure presoei eta senide eta lagunoi zigor osagarri bat eransten digutelako. Egoera jasanezina da, eta gehiegi luzatzen ari bada ere, ezin dugu onartu guzti hau normaltasun baten barruan bizitzea".
 
"Sakabanaketaren eta isolamenduaren politika krudela da, zitala; hiru hamarkada daramatzagu horrela. Presoek ere eskubideak dituzte, eta zer esanik ez, senideek. Roxi, 17 urte luzez, erraz esaten da, urruneko kartzeletan dabil bueltaka, eta modu berean dabil 10 urteko bere alaba, Amets. Adin horretara helduta, orain, konbibentziarako bisita ukatzen diote. Noiz arte jarraituko dugu horrela? Ez dira garaiak isilik egoteko, ez eta ezikusiarena egiteko ere. Lanean jarraitu beharko dugu, oso garrantzitsua baita bakoitzak jartzen dugun alea". Guzti honez gain, Altsasuko gazteen kasua ere gogoratu nahi izan dute. Segidan, herritarren txalo eta animoak jaso dituzte bai Roxik baita Altsasuko auzipetuek ere.
 
Festa giroak ez du etenik izango, gauerdira arte. 14:30ean herri bazkaria izango da, eta kasu honetan, Bulebarrerako bidea egingo dute. Antolatzaileek txartelak salgai jarriak dituzte herriko tabernetan, eta bazkarira joan nahi duenak gaur erosi beharko du txartela. Bazkariaren ostean, kantu saioa egingo dute, eta kantuaz gain bertsoek ere hartuko dute tokia. Herriko bertsolarien Kopla Lehiaketa izango da.
 
20:30ean eta Bulebarretik mugitu gabe, zahagi ardoa egingo dute, eta nahi duenak bertaratzeko aukera izango du. Eta aldarrikapen egunari bukaera emateko kontzertuen txanda izango da gaztetxean. 22:30ean, herriko taldeak eta Dientes de Lunak joko dute. Ondoren, DJaren txanda izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!