Argazki galeria

Argazki kamerak eskuan hartuta ibili dira Alegiako azokan

Irati Urdalleta 2019ko irailaren 29a

Alegiako azoka berezia egin dute goizean zehar. Kamera analogikoekin argazkiak ateratzen ere aritu dira.

Hogei postu inguruk Alegiako plaza bete dute. Bertan, barazkiak, taloak edo bitxiak erosteko aukera egon da, besteak beste. XIII. Artisau eta Nekazal Azoka Berezia izan da gaurkoa eta herritarrek ez dute hutsik egin. Gainera, plaza alaitzeko, Pataxaranga txaranga ere bertan izan da.

Ikustera edo erostera ez ezik, argazkiak ateratzera ere joan da zenbait azokara. Kamera analogikoak erabili dituzte horretarako eta karreteak udalak jarri ditu. Behin azoka amaitutakoan, karrete horiek jaso egingo dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!