Hogei postu Alegiako plazan, erosketak egiteko

Ataria 2019ko irailaren 26a

XIII. Alegiako Artisau eta Nekazal Azoka Berezia egingo da igandean, 10:00etatik 14:00etara, herriko plazan.

Hamahiru urte dira jada Alegian artisau eta nekazal azoka egiten hasi zirela. Iraileko azken igandea baliatu izan dute horretarako, eta aurtengoa ere prest dute kultura batzordeko kideek.

Alegiako Artisau eta Nekazal Azoka Bereziak 11:00etan zabalduko ditu ateak, eta 14:00ak arte jendearen joan-etorrien zain izango dira saltzaileak. Hogei postuk osatuko dute azoka, eta produktu ezberdinak ikusteko aukeraz gain, nola ez, erostekoa ere izango da.

Ohi bezala, askotarikoak izango dira postuak: barazkiak, fruituak, etxean egindako hainbat elikagai, bitxiak… Azokan zerbait erosten dutenek txartel batzuk jasoko dituzte zozketan parte hartzeko. Azoka amaitu aurretik, azokako produktuekin osaturiko sorta baten zozketa egin da, eta erosketak egin dituztenek aukera izango dute saski eder batekin etxera itzultzeko.

Goiza alaitzeko Patxaranga txaranga ibiliko da kaleetan barrena. Eguraldi txarra egingo balu, aldez aurretik jakinarazi dute azoka Elorri pilotalekuan egingo litzatekeela. Alegiako Udaleko Kultura batzordeak azokara hurbiltzeko gonbidapena luzatu die herritarrei.

KAMERA ZAHARRAK

Azokara etxeko kamera zaharra hartuta joateko deia egin dute Alegiako Argazkizaleen taldetik. Kamerarentzako karreteak beraiek jarriko dituztela aurreratu dute, eta azoka amaieran jasoko dituzte karreteak.

Esan da behar, aurretik, ostiralean, hilak 27, Gabon analogikoetan ateratako argazkiak erakutsiko dituztela Elizpe zineman, 20:00etatik aurrera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!