Paella izan da festarako osagai nagusia

Irati Urdalleta 2019ko irailaren 15a

Kalebeherako festak ospatzen ari dira Alegian. Eguerdian, paella jan dute parkean.

Gaur dute festetako azken eguna Kalebeheran eta ederki aprobetxatu dute. 12:00etan ekin diote egunari, sagardoa eta sardina erreak dastatuz. Ondoren, parkean elkartu dira, guztiek batera bazkaltzeko. Arratsaldean, berriz, haurren pilota txapelketako eta helduen pala txapelketako finalak jokatuko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!