Festak hartuko du Alegiako Kalebehera

Ataria 2019ko irailaren 12a

Alegiako Kalebeheran asteburu bete-betea izango dute festarako.  Bihar 19:00etan suziriekin emango diete hasiera hiru eguneko jaiei.

Errotako zezena, Debako erraldoia eta Alegiako buruarina aterako direla kalera festak iritsi direla iragartzera. Patata tortilla lehiaketa izango dute jarraian, eta herritarrak zahagi ardoan elkartuko dira.

Hurrengo bi egunetan adin guztietako herritarrei zuzendutako ekitaldiak izango dira.

Bihar, hilak 13

19:00. Festaren hasiera suziriekin. Kalejira eskolatik Kalebeheraraino Errotako Zezenarekin, Debako Erraldoiarekin eta Alegiako Buruarinekin.

20:00. Patata tortilla lehiaketa.

Ondoren. Zahagi ardoa.

Hilak 14, larunbata

12:00. Krosa.

16:00. Pala txapelketa, ume jolasak eta txokolate jatea. Zinta karrera.

Iluntzean. Zahagiardoa.

22:30. Bertso saioa.

Hilak 15, igandea

12:00. Sagardo dastaketa sardina erreekin.

14:30. Bazkaria.

17:00. Eskuzko eta palako txapelketetako finalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!