Gaur hasiko dira eztarriak berotzen Txintxarri taldean

Ataria 2019ko irailaren 12a

Alegiako Txintxarri Txiki eta Txintxarri abesbatzak ikasturtea hasteko prest daude. Gaur egingo dute urteko lehen entsegua kultur etxean. Urtea bukatu bitarte dituzten proiektuak eta emanaldiak prestatzen hasiko dira. Bi taldeek ostegunetan egingo dituzte entseguak, eta Garbiñe Orbegozo herritarraren zuzendaritzapean ariko dira. Txikienak 19:30etik 20:30era, eta helduenak, 21:00etatik 22:30era ariko dira kantuan. Abestea gustuko dutenek izena eman dezakete.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!