Intxurrek Bertako Igogailuak torneoa irabazi du

Ataria 2019ko irailaren 9a

Argazkia: Intxurre futbol taldea

Lau mailatan neurtzen dira Alegiako eta Segurako futbol taldeak. Aurtengoan, lau partidak irabazi ditu Intxurrek. 

Larunbatean, Bertako Igogailuak torneoaren lehen ekitaldia jokatu zen Elorri zelaian. Gizonezko infantil, kadete, jubenil eta erregionalen mailetan, Intxurre eta Segurako taldeak neurtu ziren. Lehen partida infantilena izan zen eta Intxurrekoak 11-4 nagusitu ziren. Bigarren partidan, jubenilen artekoan, 8-2 nagusitu ziren etxekoak. Segurarrek emaitza txukunena kadeteetan lortu zuten, 3-1 galduz. Erregional mailako partida, azken neurketan, 5-2 nagusitu ziren alegiarrak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!