Artolak eta Zabaletak irabazi dute Elgoibarko torneoa

Ataria 2019ko abuztuaren 26a

Jose Javier Zabaleta bikote zuela erraz irabazi zuten finala Irribarria eta Imazen aurka; 2-22ko emaitzarekin amaitu zen partida.

Ordu erdira larri-larri iritsi zen Elgoibarko San Bartolome torneoko finala. Artolak eta Zabaletak lan handiegirik gabe hartu zituzten mendean Irribarria eta Imaz. 252 pilotakada eman zituzten guztira, eta markagailua  0-1, 1-4, 1-16, 2-16 eta 2-22an geratu zen.

Aramarrak ez zuen asmatu jokoan, eta zortzi pilota galdu zituen. Zabaletak, berriz, estu-estu hartu zuen Imaz atzean, eta torneoko pilotari onenaren saria jaso zuen. Artolak ere partidu bikaina jokatu zuen, hamar tanto egin zituen, eta partida amaieran pozik agertu zen: "Azken aldian konfiantza pixka bat galdua nuen arazo fisiko eta partida gutxi jokatzeagatik, eta seguru nago garaipen hau ondo etorriko zaidala".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!