Alegiako kultur etxea itxita egongo da abuztuan

Ataria 2019ko uztailaren 29a

Argazkia: Alegiako Udala

Iraileko lehen astean, goizeko ordutegia izango du, 10:00etatik 13:00era.

Udako oporrak direla eta, Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxea itxita egongo da uztailaren 31tik irailaren 1era, biak barne. Tarte horretan ez da liburutegi zerbitzurik eskainiko eta gimnasioko erabiltzaileek sarrera bermatuta izango dute txartel bidez, egunero 8:00etatik 22:00etara. Irailaren 2an, astelehenean, irekiko da kultur etxea eta lehen aste horretan goizeko ordutegia izango du, 10:00etatik 13:00era. Irailaren 9an berreskuratuko du kultur etxeak ohiko goiz eta arratsaldeko ordutegia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!