Intxurre K.K.E.k egiten duen zozketaren irabazlea Beñat Hierro irurarra izan da, klubeko entrenatzaileetako bat. Irudian, ezkerrean, Patxi Renobales klubeko ordezkariaren eskutik saria jasotzen. 0563 zenbakiarekin irabazi du zozketa: Maria Kristina Hotelean gau bat eta gosaria, Juanito Kojuan afaria bi lagunentzako, La Perla talasoterapian bi lagunentzako saioa eta bertako jatetxean bazkaria, eta 300 euro.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?