Auzitegi Gorenak ez du onartu CAF-ek jarritako helegitea

Tolosaldeko Ataria 2019ko uzt. 24a, 15:47

Alegian jaiotako Celestino Tolosa Irungo CAFeko langilea amiantoa arnasteagatik hil zela berretsi du auzitegiak.

Celestino Tolosa Alegian jaio zen, baina urteak eman zituen Irunen, eta bertan dagoen CAF enpresan egin zuen lan. Enpresan lanean ari zela arnastutako amiantoagatik hil zela baieztatu zuen EAEko Auzitegi Nazionalak iaz. Hain zuzen ere, bere birikak aztertu zituzten, langileak eskatuta gorde baitziren. CAFeko zuzendaritzak, baina, helegitea jarri zion epai horri, eta Auzitegi Gorenak orain, atzera bota du helegitea.

Asviamie elkartea
Asviamie EAEko amiantoaren biktimen elkarteak esan duenez, helegitea ez onartu izana berresten du Celestino Tolosa asbestosi arnas gaixotasun kronikoa dela eta hil zela, eta amiantoak kaltetu zituela bere birikak, horiek birlandatu baino lehen.

Elkarteak CAF enpresaren jarrera salatu du eta esan du «hamarkada luzez bere langileak amiantoaren arriskupean jarri zituela onartu eta barkamena eskatu ordez», langileak kaltetzen jarraitzen duela.

Asviamie elkarteak enpresako zuzendaritzaren jarrera salatzera animatu du gizartea, era berean,CAFi eskatu dio egindako mina onartzeko eta «horrenbeste min» sortzen duen helegiteen bidea bertan behera uzteko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!