Alegiako jaiak 2019

Dantza izan da protagonista karmenetako egun handian

Ataria 2019ko uztailaren 16a

Bukatzear dira Karmen jaiak, eta modu gorenean esango diete agur alegiarrek, Karmen egunarekin, hain juxtu. Gaurko ekitaldi nagusia jendetza bildu duen eguerdiko Sutarri dantza talearen emanaldia izan da.

Patxaranga txarangak deitu ditu goizean herritarrak kalera, eta ondoren, saskibaloiaren txanda izan zen. 24 herritar inguruk hartu dute parte aurtengo 3X3 saskibaloi txapelketan. Eguerdian, berriz, 20 urte bete berri dituen Sutarri dantza taldearen ikuskizunaren txanda izan da.   Ikuskizunaz gozatzera jende ugari gerturatu da, eta txikienetik hasi eta helduetara bitarte dantza saio ederrak eskaini dituzte.

Arratsaldean, jolaserako aukera dute gaztetxoenek, eta ondoren, festa giroa berotzen joango da, erromeriarekin eta zahagiardoarekin. Ohiko moduan, txintxarria errez esango diete agur jaiei.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!