Alegiako jaiak 2019

Bi gizonezko atxilotu dituzte Alegian, labanaz mehatxatu eta lesioak eragiteagatik

Ataria 2019ko uztailaren 16a

44 eta 19 urteko gizonezkoak dira atxilotuak. Taberna batean izandako ustezko liskar baten harira gerturatu ziren ertzainak Alegiara. 19 urteko gazteak ertzainen aurka egin duela azaldu dute Barne Sailetik.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gaur 02:30ak inguruan abisua jaso dute Alegiatik, taberna batean borrokan ari zirela esanaz. Bertara gerturatu eta liskarra izan berria zela ikusi dute, bi gizonen artean, "eta liskarrak irauten zuen bitartean labanen bat tarteko izan omen da". Bi gizonezkoak tabernaren inguruan aurkitu eta identifikatu dituzte ertzainek, "ondoren, elkarri labanaz mehatxuka ibili direla konfirmatu ondoren atxilotuak izan dira". Zauriak agerikoak zirela azaldu dute ertzainek, eta "gazteena euren aurka oldartu dela gaineratu dute". Atxilotuak ondorengo orduetan epailearen esku utziko dituzte.
 
Alegian Karmen Jaiak ospatzen ari dira. Gaur da azken eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!