Alegiako jaiak 2019

Tripa beteta, dantzan pasa dute arratsaldea Alegian

Irati Urdalleta 2019ko uztailaren 15a

Alegiako Karmen festen barruan, umeentzako bazkaria, play-back saioa, zumba eta 'Gora kasete' ikuskizuna izan dituzte, eguerdian eta arratsaldean.

Jende ugari bildu da eguerdi eta arratsaldean alegiako plazan. Umeei zuzendutako hainbat ekintza zeuden prestatuta bertan. Lehenik, makarroiak oilaskoa patatekin eta izozkia jan dituzte. Indarrak hartuta, arratsaldea dantzan igaro dute. Lehenik, play back lehiaketa izan dute. Bertan, bost taldek hartu dute parte eta Txintxarri txiki dantzariak eta Onenak taldeek irabazi ditzuzte originalenen eta koreografia onenaren sariak. Ondoren, zumba egiteko aukera izan dute. Azkenik, Gora kasete emanaldian ere ez dira geldirik egon.

Karmen festetan gozatzeko aukera egongo da iluntzean ere. Horretarako, 19:00etatik aurrera toka txapelketa izango da, 21.00etan zahagi ardoa egongo da eta 23:00etan kontzertuak eskainiko dituzte Sora Zozaya eta Nerabe taldeek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!