Zazpi harri-jasotzaile aritu dira lehian Euskal Herriko harri txikien txapela lortzeko, eta, azkenean, Mikel Lopategi Urraren burura joan da. 125 kiloko errektangularrarekin; 125 kiloko koparekin; 112,5 kiloko kubikoarekin; eta 100 kiloko bolarekin aritu dira norgehiagokan.
22 urterekin irabazi du Mikel Lopetegi Urrak 22 urterekin irabazi du Euskal Herriko harri txikietako txapelketa, bigarrenez. Horretarako, 114 jasoaldi egin ditu 13.337,5 kilo jasoaz. Zehazki, 33 aldiz altxa du errektangularra, 35 aldiz kopa, 19 bider kubikoa eta 27tan bola.
Sailkapenarekin jarraituz, txapeldunorde izan da Inhar Urruzuno, harria 104 aldiz altxata eta 12.112,5 kilo jasota. Hirugarren sailkatu da Aimar Irigoien, 100 jasoaldi eginda eta 11.662,5 kilo igota. Laugarrena Hodei Iruretagoiena Izeta IV.na izan da, 98 jasoaldi eta 11.262,5 kilorekin. Bosgarren gelditu da Iñigo Eizagirre, 90 jasoaldirekin eta 10.437,5 altxata. Seigarren postua, 81 jasoaldirekin eta 9362,5 kilo jasota, Xabat Olaizolarentzat izan da. Imanol Albizu, berriz, erretiratu egin da, bizkarrean izan dituen arazoengatik.