Alegiako jaiak 2019

Aparrez bete da Alegiako jolaslekua

Irati Urdalleta 2019ko uztailaren 14a

Karmen festen barruan, apar festa izan dute haur eta gaztetxoek. Aurretik, umeentzako parkea ere eduki dute.

Aparrak hartu du Alegiako eskolako jolaslekua. Izan ere, puzgarrietan jolasean ibili ondoren, apar festa izan dute bertan. Haur eta gaztetxoak bainujantzia eta uretako betaurrekoak jantzita apar artean igerian ibili dira, gozatu ederra hartuz. Eguraldia lagun, dozenaka lagun elkartu dira.

Gauean ere, festak ez du etenik izango. 21:00etan zahagi ardoa izango da plazan eta 23:00etan Fan&GO taldearen erromeriarekin dantza egiteko aukera egongo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!