2019/07/12 17:00
17:00. Haurren Santos Torneoaren futbitoko finala eskolako patioan.
18:30. Kartel lehiaketan parte hartu duten marrazkien erakusketa udaletxeko arkupetan.
18:30. Villabonako Besamotza erraldoi eta buruhandi konpartsa, Loatzo musika eskolako musikariekin eta Giroarte dultzaina taldearekin kalejira Larraitz auzotik plazaraino.
19:00. Kontzentrazioa plazan Euskal preso eta iheslariak etxera lelopean.
19:00. Txupinazoa udal talde berriaren eskutik. Jarraian, txintxarriaren jaitsiera, jaien hasiera iragartzeko.
21:00. Zahagiardoa zubian.
22:30. Bertsolariak Elizpe zinean. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Eli Pagola, Maddalen Arzallus eta Imanol Irazustabarrena. Gai-jartzailea: Imanol Artola Felix.
00:00. Niña Coyote eta Chico Tornado eta Ze Esatek! taldeen kontzertuak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?