Gaur jokatuko dira Alegiako festetako pilota txapelketako finalerdiak

Ataria 2019ko uztailaren 5a

Alegiako Karmen Jaiak gerturatzen ari dira, eta IX. Festetako Pilota Txapelketa ere ari da bere amaierara iristen. Gaur jokatuko dira finalerdiak, 21:00etatik aurrera. Altunak eta Etxeberriak Alberdi eta Olanoren aurka jokatuko dute lehen partida. Bigarrenean, berriz, Senar eta Zalakain, Zubeldia eta Urangaren aurka ariko dira. Finala, uztailaren 13an izango da, 18:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!