Ezingo da aparkatu Larraitz auzoko 35 eta 37 zenbakietan

Ataria 2019ko uztailaren 3a

Eskolako eremuan egingo dituzten lan batzuk direla eta, garajeetako sarrera-irteerak bakarrik egin ahal izango dira.

Alegiako Udalak jakinarazi duenez, Larraitz auzoko 35 eta 37 zenbakien atzeko aldean ezingo da kotxerik aparkatu lau hilabetean, eskolako eremuan egingo dituzten lan batzuk medio. Garajeetako sarrera-irteerak bakarrik baimenduko dituzte.

Zehazki, Larraitz auzoko 35 eta 37 zenbakien atzealdean, eskola aldera, ezingo da aparkatu lanek irauten duten epe osoan, kamioiak joan-etorrian ibiliko direlako. Alegiako Udalak auzoko bizilagunei barkamena eta ulermena eskatu nahi die lanek eragin ditzaketen eragozpenengatik. Lanen iraupena gutxienez lau hilabetekoa izatea aurreikusten dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!