Udako pilota ikastaroak eskainiko ditu Intxurrek

Ataria 2019ko ekainaren 28a

Intxurre pilota eskolak udako pilota ikastaroak antolatu ditu Alegian lehenengo mailatik hasi eta seigarren maila bitarte inguruko ikasleentzat. Atzo izan zen lehen saioa eta uztailaren 4, 11, 18 eta 25ean izango dira datozenak, 18:30etik 19:30era. Gorka Altuna eta Beñat Urretabizkaia dira irakasleak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!