Helburua adineko jendea harremanak izatera eta ariketa fisikoa egitera bultzatzea da. Hirugarren denboraldia osatu dute, eta parte hartze maila ona izan duela azaldu dute antolatzaileek. Alegiako Udalak eta hainbat eragilek elkarlanean antolatzen duten ekimena da eta «pozik» azaldu dira. Hamaiketakoan zapiak oparitu zizkieten.