Artolak 22-14 irabazi dio Urrutikoetxeari

Ataria 2019ko ekainaren 14a

 

San Fermin Txapelketako final-zortzirenetako partida jokatu du alegiarrak Arrigorriagan. Oinatz Bengoetxearen aurka jokatuko larunbatean Muskizen.

Ataria Irratiak zuzenean eskaini du Iñaki Artolaren partida. Alegiarra nagusi izan da hasieratik, 7-1 aurreratuz. Sakearekin bikain asmatu du Artolak, baina bi falta ere egin ditu. Huts horiek bizia eman diote Urrutikoetxeari, baina ez luzerako, jokoan erabat nagusitu baita Artola. Alde batera eta bestera mugitu du aurkaria eta nekeak erabat jan du bizkaitarra. 

Azkenean, Iñaki Artolak 14 tanto egin eta 7 galdu ditu. Sakez bost lortu ditu alegiarrak, bi falta eginaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!