Joan den urtean hainbat saio egin zituzten festen aurretik eta, besteak beste, festetan taldeetan etxera joateko hitzordu ezberdinak zehaztu zituzten herritarren artean. Ez, ezetz da! kanpaina jarri zuten martxan.
Hori dela eta, eta aurtengo Karmen jaiak gerturatzen ari direla ikusita, berriz ere, protokoloari eutsi nahi diote. Guztia prestatzeko bilera ireki baterako deia egin dute eragile diren sustatzaileek.
Bilera ekainaren 11n, asteartean, izango da, 18:00etan, kultur etxean. Nabarmendu dute, herriko eragile zein norbanako guztientzat irekia izango dela bilera. Denen artean sexu erasoen aurka egin eta aurre egiteko, herritar guztiak gonbidatu dituzte bilerara.