Sutarrik ikasturte amaierako emanaldia egingo du, bihar

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko ekainaren 6a

Bihar, hilak 7, Alegiako Sutarri dantza taldeak ikasturte amaierako emanaldia eskainiko du. 22:00etan, Alegiako Elorri pilotalekuan eskainiko dute ikuskizuna.

Ehun dantzari inguru igoko dira oholtza gainera, urtean zehar ikasi duten hori herritarrei erakusteko asmoarekin. «Gure sustraietatik datozen dantzez aparte, garaikideak diren dantzak ere ikusi ahal izango dituzte», azpimarratu dute Sutarri dantza taldetik.

Doan izango da sarrera. Sutarriko kideek herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte emanaldia ikustera.

UDAKO ZINEMA

Ekainaren 14an, ostiralean, udako zine saioa eskainiko dute. Kasu honetan, Dantza pelikula ikusteko aukera izango da, 22:00etan, Erbeta pilotalekuan.

Filma bizitzaren zikloari buruzko istorio bat da, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragaitea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!