Frankoniko baratzean kalteak eragin dituzte asteburuan

Ataria 2019ko ekainaren 4a

Asteburuan Alegiako Frankoni gunean dagoen eskolako haurren baratzean txikizioak egin dituzte.

Ezezagunek landatuta zeuden barazkietan eta negutegiko plastikoan eragin dituzte kalteak eta zuloak. «Lekak eta baina arbak hondatu dituzte besteren artean», nabarmendu dute.
Alegiak Udaletik argitu dutenez: «Horrelako jokabideak salatu nahi ditugu, eta gogorarazten dugu Frankoni eremuko baratzea herriko eskolako haurrek lantzen dutela, herriko hainbat helduk lagunduta»,
«Gizalegez jokatzeko deia egiten da, eta herritarren batek zerbait ikusi izan balu, udalarekin harremanetan jartzea eskertuko da», eskatu dute udaletik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!