Lurra berritzen ari dira San Juan kalean, ermita parean

Ataria 2019ko maiatzaren 31

Joan den astean hasi ziren, Alegiako San Juan kaleko 13-15 zenbakien pareko lurra berritzen. Ermitaren pareko lur zatia da altxatu dutena; egoera txarrean zegoen lurra kendu dute, eta berria jartzen ari dira.

Lan horiek irauten duten bitartean, ermitaren parean kalea itxita egongo da eta, hori dela eta, San Juan 13-15etik gorako garajeetako erabiltzaileek, eta zamalanak egin behar dituztenek, Tontokaletik sartu eta atera beharko dutela azaldu du udalak: «Hori dela eta, lanek irauten duten bitartean San Juan kaleak bi noranzko izango ditu Tontokaletik San Juan 13-15 zenbakien pareraino. Epe horretan, pibotea behean egongo da».

Oinezkoei dagokienean, San Juan kaletik beherantz doazenek lanak egiten ari diren eremutik pasatu ezingo dutenez, Bideberrieta eta ibai ondoko pasealeku aldera doazen pasabideak erabili beharko dituzte. Erbeta aldetik datozenek ere gauza bera egin beharko dute parkera iritsitakoan, hau da, Bideberrieta aldetik edo ibai aldeko pasealekutik jarraitu beharko dute bidea egiten.

Herritarrei ulermena eskatu die Alegiako Udalak, eta baita barkamena ere, lanek eragin ditzaketen eragozpenengatik.

Aldi berean, lanek irauten duten bitartean, San Juan kaleko zati batek bi noranzkotako trafikoa izango duenez, gidariei arreta berezia jartzeko eskatu diete.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!