Alegiako jaietako kartela aukeratzeko botoa eman behar da

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko mai. 30a, 14:01

Karmen jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa egin dute, eta erakusketa kultur etxean dago jarrita. Lau lanen artean aukeratu beharko da eta botoa ematen dutenen artean gazta baten zozketa egingo da.

Alegiako Festa batzordeak jaietarako kartel lehiaketa egin du aurtengoan ere. Lanak aurkezteko epea itxita, jasotakoak jendaurrean erakusgai jartzeko unea iritsi da eta herritarrek izango dute jaietako egitarauaren azalean joango den irudia zein izango den erabakitzeko aukera. Aurkeztu diren lau lanak kultur etxeko sarreran egongo dira erakusgai maiatzaren 23tik 30era bitartean eta hala nahi duenak, gogokoen duen lanari botoa emateko aukera izango du.

 

Festa batzordetik herritarrak lanak ikustera eta botoa ematera animatu nahi dituzte, eta bozketan parte hartzen duten guztien artean, gazta baten zozketa egingo dutela adierazi dute.

 

Logoa aukeratuta

 

Festei begira, logoa aukeratzeko lehiaketa bat ere egin dute. Hala ere, bertan bi lan soilik aurkeztu ziren, baina batek baldintzak betetzen ez zituenez, honakoa izan da aukeratutako logoa:

 

Kartel lehiaketari dagokionez, berriz, lau kartel hauen artean aukeratu beharko dute herritarrek:

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!