Kopako finalerdietan da Intxurreko gorengo mailako taldea

Ataria 2019ko maiatzaren 24a

Santo Tomas Lizeoaren zelaian jokatuko dute larunbatean finalerako txartela jokoan izango duen partida.

Intxurreko emakumezkoen gorengo mailako taldeak kopako finalerdia jokatuko du asteburuan. Trintxerperen aurka 2 eta 1 irabazi zuten larunbatean eta finalerako bidean hurrengo aurkaria Santo Tomas Lizeoa izango dute. Partida hori bihar, larunbata, 15:30ean jokatuko da Donostiako Berio zelaian. Kadete mutilentzat berriz amaitu da denboraldia. Kopako final-laurdenetan 3 eta 0 galdu zuten Zarautzen eta lehiaketatik kanpo geratu dira.
 
Asteburukoak denboraldiko azken partidak izan ziren Intxurreko beste lau talderentzat ere. Infantil neskek 4 eta 1 irabazi zioten Urnietari kopako azken partidan eta bigarren amaitu dute. Erregional mutilek bosgarren postuarekin konformatu behar izan dute kopan, Ostadarren zelaian 5 eta 0 galdu ostean. Alebinek 4 eta 5 galdu zuten Billabonaren kontra eta laugarren amaitu dute. Azkenik, jubenil mutilek zazpigarren postuan amaitu dute igoera fasea. Eibarren aurka 2 eta 6 galdu zuten azken partidan.
 

Denboraldi amaierako festa

Intxurre taldeak denboraldi amaiera festa ospatuko du bihar, larunbata. Plazan afari bat egingo dute eta ohiko moduan, denboraldiaren errepaso bat ere egingo da bertan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!