Langaurre Eguna bertan behera geratu da eguraldi iragarpen txarragatik

Ataria 2019ko maiatzaren 16a

Alegiako Kultura batzordea, festa uda amaiera aldera egiteko aukera aztertzen ari da, izena eman duen jende kopuru handia ikusita

Alegiako Udalak jakinarazi duenez iganderako iragarrita zegoen Langaurre Eguna bertan behera geratu da: "Datozen egunetarako iragarrita dagoen eguraldi txarra izan da festa bertan behera uztearen arrazoi nagusia. Egitarau osoa geratu da bertan behera eta horrenbestean, ez da goizeko habia kutxetarako bisitarik eta fauna eta landare behaketarik egingo, ezta bazkaririk ere".

Ehun lagun inguru zeuden izena emanda udaletik azaldu dutenez, eta Kultura batzordea uda amaiera aldera festa egiteko aukera aztertzen ari da: "pena litzatekeelako jende kopuru hori festa egiteko aukerarik gabe uztea". Horren inguruko xehetasun gehiago datozen asteetan emango direla iragarri dute batzordetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!