Dantzan ospatu dute Sutarriren 20. urteurrena

Irati Urdalleta 2019ko maiatzaren 12a

20. urteurrenaren ospakizun eguna izan dute Alegiako Sutarri dantza taldekoek. Goizean, kalejiran ibili dira eta hainbat dantza egin dituzte herriko zenbait txokotan.

Haur nahiz helduen dantzak hartu dituzte Alegiako kaleak. Kalejiren, polken eta beste hainbat euskal doinuren erritmora aritu dira dantzan. Horrela, kalejira egin dute herrian zehar eta zenbait lekutan bestelako dantzak ere egin dituzte. Egun hau Alegiako Sutarri dantza taldearen 20. urteurrena ospatzeko antolatu dute. Goizean dantzan aritu ondoren, herri bazkaria egin dute eta arratsaldean ere izango da dantzarako aukera, Elizagoein ahizpen erromeria egongo baita 16:30ean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!