Gaztetxoen udako eskaintzen inguruko informazioa emateko bilera, asteartean

Tolosaldeko Ataria 2019ko api. 30a, 11:57
Alegiako Udalak eman du ezagutzera udari begira prestatu duen eskaintza. Udaleku irekiak eta itxiak, multikirola eta piraguismoa izango dira uztailean garatuko diren jarduerak. Informazio bilera ireki bat egingo da maiatzaren 7an, asteartea, 18:00etan, kultur etxean.

Udaleku itxiak Iturenen egingo dira eta bi txandatan banatuko dira. Uztailaren 1etik 5era, DBH 1etik 2. Batxilergora bitarteko gaztetxoek izango dute joateko aukera. Aldiz, uztailaren 8tik 12rakoa Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetakoentzat izango da. Plaza mugatuak izango dira, eta txanda bakoitzak 100 euroko prezioa izango du.

Udaleku irekiak ere bi txandetan banatuko dira. Lehen txanda uztailaren 1etik 12ra izango da, eta bigarrena 17tik 30era. 2015a baino lehen jaiotakoentzat izango da. Prezioen inguruan, txanda baten parte hartzeak 41 euroko kostua izango du, eta bi txandetan parte hartzeak 72 eurokoa.

Multikirola jarduera Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik aurrerakoentzat izango da. Kirol ezberdinak praktikatzeko aukera izango da, eta uztailaren 1etik 12ra eskainiko da. 46 euro ordaindu beharko da bertan izena ematen bada. Piraguismoa ere Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik aurrerakoentzat izango da; uztailaren 22tik 26ra egingo da, eta 26 euroko prezioa izango du.

Jarduera guztietarako izena emateko epea maiatzaren 13tik 17ra, biak barne, egongo da zabalik, kultur etxean. Informazio gehiago nahi duenak, kultur etxean bertan izango du eskura, 943 65 46 98 telefono zenbakira deituz edo kultura@alegia.eus helbidera idatzi dezake.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!