Alegiako Udalak begiraleak kontratatuko ditu udarako

Ataria 2019ko apirilaren 30a

Udan egingo diren ekimenetarako begiraleak kontratatuko ditu Alegiako Udalak, eta interesatuek maiatzaren 17a baino lehen eman beharko dute izena.

Zehazki, hiru izango dira gauzatuko diren ekimenak. Alde batetik, udaleku irekiak, bi txandatan banatuta: uztailaren 1etik 12ra eta uztailaren 17tik 30era. Bestetik, udaleku itxiak izango dira, uztailaren 1etik 5era eta 8tik 12ra. Azken ekintza Multikirola izango da, eta uztailaren 1etik 12ra egingo da.

Interesatuek Alegiako Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol Etxean aurkeztu beharko dituzte curriculumak, eta horretarako azken eguna maiatzaren 17a, ostirala, izango da. Curriculumak aurkezterakoan, hautagaiek zein jardueratan interesatuta dauden zehaztu beharko dute. Informazio gehiago nahi izanez gero, kultur etxera bertara joanda eskuratu daiteke, edo 943 65 46 98 telefono zenbakira deituta edo kultura@alegia.eus helbidera idatzita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!