Sutarriren urteurren festako bazkarirako txartelak erosteko epea, bukatzear

Ataria 2019ko apirilaren 26a

Sutarri Dantza Taldeak 20. urteurrena ospatuko du maiatzaren 12an, eta egun osoko festaren barruan, 14:00etan, bazkari herrikoia egingo dute.

Alegiako plazan izango da bazkaria, eta txartelak salgai jarriak dituzte: kultur etxean, eta Iskiña eta Jubilatuen tabernetan.

Helduek 18 euro ordaindu beharko dute txartela, eta haurrek (2007az geroztik jaioak) 10 euro.
Helduen menuan, urdaiazpikoa eta pate, paella, oilaskoa baratxuritan, goxua, kafe eta kopa izango dira. Haurrek, aldiz, makarroiak, solomoa patatekin eta Danonino bazkalduko dute.

Bazkarirako txartelak erosteko epea, hilaren 30ean, asteartean, amaituko da. 

Egitaraua. Maiatzak 12

11:30. Kalejira herrian zehar hainbat dantza eskainiz.

14:00. Bazkari Herrikoia, plazan.

16:30. Erromeria, Elizagoien ahizpekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!