21. Korrika - 2019

Flori Martinez atarikide alegiarrari tokatu zaio lekukoa

Ataria 2019ko apirilaren 12a

Korrika antolatzen den aldiro, kilometroa erosten du TOLOSALDEKO ATARIA-k. Eta, zozketa baten bidez, lekukoa nork eramango duen erabakitzen da.

Parte hartu duten harpidedun guztien artean, Flori Martinez alegiarra izan da zorteduna, eta bere bi alabak, Miren eta Maider Lasak, eta Intza eta Aiert bilobak arduratuko dira, kilometro horretan lekukoa eramateaz. Tolosako San Frantzisko pasealekuan, tren geltokiaren pareko bidegurutzean hartuko dute lekukoa, 04:15 aldera, eta Berazubiko zubian eskualdatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!