Gerra Zibileko eta ondorengo Frankismo garaiko liburu bat aurkeztu dute Alegian

Ataria 2019ko martxoaren 23a

Alegiako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak elkarlanean eginda, liburu berri bat aurkeztu dute eguerdian: Alegia, Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan 1936-1945.

Izenburuak argi dioen moduan, Gerra Zibilean eta ondorengo Frankismoan Alegian bizitako zapalkuntza eta errepresioak liburu batean jaso ditu Aranzadi Elkarteko Ione Zuloagak. Eguerdian egin dute aurkezpen ekitaldia, Alegiako kultur etxean. Ikusmin handia sortu du liburuak, eta jendetza gerturatu da.

Aranzadi Elkarteko Junatxo Agirre idazkari nagusiak, Ione Zuloaga liburuaren egileak eta Unai Iraola Alegiako alkatek hartu dute hitza ekitaldi nagusian, eta liburuaren nondik norakoak azaldu dituzte. Tartean, Txintxarri abesbatzako kideek hainbat kantu abestu dituzte, eta ekitaldiaren amaieran, lore sorta bana jaso dute gerrako biktima izan zirenen senideek. Lore sortak banatzean, herriko gaztetxoek agurra dantzatu diete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!