Saltoki-Diquesi taldeak brontzezko domina lortu du kluben arteko duatloian

Ataria 2019ko martxoaren 22a

Saltoki-Diquesi emakumezkoen eliteko taldeak hirugarren postua lortu zuen, larunbatean, Punta Humbrian egindako proban, eta tartean da Paula del Pozo alegiarra.

Pasa den asteburuan jokatu zen Espainiako duatloi txapelketa; kluben artekoa eta errelebo mistoen araberakoa. Duatloi kluben liga nazionaleko lehen bi jardunaldiak izan ziren. Saltoki-Diquesi taldeko kideek maila handia eman zuten, txapelketan hirugarren postua lortzeko. Alba Reguilloren lasterketa nabarmendu dute bereziki. Esprint distantzian egindako proba luzeetan espezialista da, eta 5. postuan amaitu zuen proba. Esan behar da, 10 kidez osatutako taldeak direla, eta klubek lan handia izaten dutela taldea atleta lehiakorrekin osatzen.

Del Pozo alegiarrak, honako hauekin osatu zuen taldea: Laura Duran, Usoa Ostolaza, Iratxe Arenal, Claudia Martinez, Ariadna Vidal, Andrea Duran, Marina Etxenike, Nerea Berasategi eta, nola ez, Alba Reguillorekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!