Uxue Olano eta Nagore Murua irabazle

Ataria 2019ko martxoaren 14a

Gomazko paletako Gipuzkoako Udaberri Txapelketako finalean Intxurre pilota elkarteko bi bikote aritu ziren lehian. Uxue Olanok eta Nagore Muruak 30 eta 15 irabazi zioten Maddi Iturriozi eta Oneka Karrerari.

Alegiako Elorri frontoian jokatu zen finaleko partida, eta atsedenik gabeko 40 minutuko norgehiagoka izan zen.

Partida honen ondoren mutilen 2. mailako nagusien finalerdia jokatu zen. Elgoibarko Lagunak taldeko Txurruka anaiak Intxurreko Ander Zubeldia eta Amaiur Alberdiren aurka aritu ziren. Partida gogorra izan zen, ia ordu betekoa, eta Intxurrekoak ia partida guztian atzetik joan ondoren, azkenean irabaztea lortu zuten, 22 eta 19. Hori horrela, Udaberri txapelketan Intxurrek baditu bi talde finaletan: nagusien 2. mailakoaz gain, jubenilen 1. mailan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!