2019/02/26 19:00
Herritar talde baten borondatez, Alegian saskibaloi talde bat sortzeko ideia indarra hartzen ari da. Saskibaloirako afizioa duten 16 urtetik gorako herritar guztiak deitu dituzte eta, aldi berean, klubaren eratzean edo bestelako lanetan laguntzeko borondatea dutenak ere ongietorriak izango dira.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?