Dantza tailerrean apuntatzeko epea zabalik

Ataria 2019ko otsailaren 14a

Sutarri Dantza Taldeak dantza tailerra antolatu du 2013, 2014 eta 2015 urteetan jaiotakoentzat. Martxoko eta apirileko astelehenetan izango dira saioak, hau da, martxoaren 11 eta 25ean, eta apirilaren 1 eta 8an.

16:00etatik 17:00etara izango da, kultur etxean. Matrikula, 10 euro ordaindu beharko da, eta izena emateko azken eguna otsailaren 28a, osteguna, izango da. Izena sutarridantzataldea@gmail.com email bidez edo Whatsppez 616 648 413 telefono zenbakira idatziz eman daiteke. Izen-abizenak, jaiotako urtea, telefonoa eta kontu korrontearen IBAN zenbakia eta kontuaren titularraren izena adierazi beharko dira. Apirilaren 12an, 17:00etan, ikastaroan ikasitakoarekin, gurasoentzako emanaldia eskainiko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!