Gazte Topagunea, aurrera begirako lanari ekiteko

Ataria 2019ko otsailaren 9a

Alegian Gazte Topaketak egiten ari dira atzotik hasita. Eskualdeko eragile ezberdinak ordezkatzen dituzten 40 bat gazte inguru elkartu dira, DBHtik hasi eta 24 urteko gazteak bitarte.

Gazte Asanbladak, eragile feministak eta ikasle mugimenduko hainbat eragile daude elkartuta atzotik, Alegian. Beraien artean komunikatzea dute helburu: "Antolatzen ditugun ekitaldiak koordinatzeko, eta baita gazte problematikari begira aurkitzen ditugun auziei ere erantzuteko". Gaur egun Tolosaldeko Gazte mugimendua osatzen duten kide guztiak elkartzea eta antolatzeko xedez antolatu dute hiru eguneko topaketa.

Antolakuntza jorratu dute, eta aurre begirako ildoak ere markatu nahi dituzte gai ezberdinen inguruan. Inflexio puntutzat hartu dute topagunea, eztabaidak aurrera eraman ahal izateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!