Urtea amaitzeko, taldeko argazkia eta hamaiketakoa

Tolosaldeko Ataria 2019ko urtarrilaren 4a

Alegiako Intxurre futbol taldeko kideek behar bezala bukatu nahi izan zuten 2018. urtea.

Horrela, joan den larunbatean egin zuten hitzordua, Elorri futbol zelaian. Besteak beste, 2018ak kirol azpiegitura hori berritzeko aukera ekarri die. Taldeko argazkia atera zuten, eta hamaiketakoa egin zuten ondoren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!