Pilotaren festa

Ataria 2018ko abenduaren 31

Gabonetako Pilota Topaketaren finalak jokatu dituzte Alegiako Elorri frontoian.

Sei final jokatu dira, denak 12 tantotara. Abaltzisketa, Alegia, Altzo, Amezketa, Baliarrain eta Ikaztegietako 80 pilotari inguruk jokatu dute topaketan zehar. Sari banaketan Iñaki Artola eta Beñat Urretabizkaia pilotari profesionalak izan dira.

Horrela izan dira emaitzak:

Prebenjaminak

Aitor Arteaga - Itzel Saralegi   12
Auritz Saralegi - Oihan Martin  8

Benjaminak

Uxue Alustiza - Iker Otegi  12
Xabi Goñi - Aitor Karrera     6

Alebinak

Harkaitz Murua - Amets Gorostidi  12
Martin Elola - Oihan Fresneda         3

Infantil mutilak

Eñaut Otegi - Jon Zabala             12
Oier Garaialde - Eneko Gorostidi 11

Infantil neskak

Araitz Astrain - Aisha Etxeberria           12
Nahia Fernandez - Ane Ugartemendia  4

Kadeteak

Iraitz Lizarribar - Amets Uzkudun  12
Andoni Iturrioz - Haritz Esteban      4

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!