Etxeko kamera zahar analogikoa, hau da, karreteduna, erabiltzen azaltzeko aukera eskainiko dute Alegiako Argazkizaleen Elkartekoek. Bihar, abenduak 22, Alegiako plazan izango dira, 12:00etatik 13:30era. Norberak bere kamera analogikoa eraman behar du; bertan karretea oparitu eta kamera erabiltzen erakutsiko diete, Gabon hauetan argazkiak atera ditzaten.