Gaztetxearen eguna ospatzen, bere urteurrenean

Irati Saizar Artola 2018ko abenduaren 15a

31. urteurrenaren harira, bazkaria egin dute gaztetxean herriko gazteek. Gauera arte luzatuko dute festa, kontzertuekin.

Zortzi eguneko egitaraua antolatu eta dagoeneko erdira iritsi dira alegiarrak. Gaur, egun osoena dute, goizetik hasi eta gaua iritsi arte antolatu baitituzte ekintzak. Pilotako finalekin ekin diote egunari eta bertso poteoaren ondoren, bazkaltzera eseri dira. Karaokea eta txaranga izango dute arratsaldean zehar eta hiru kontzerturekin borobilduko dute eguna: The Potes, MC Onak eta Rotten XIII taldeak arituko dira.

Datozen egunetako egitaraua:

Abenduak 16, igandea
Arratsalde-pasa: Mahai jokoak, bakarlaria, pintxo-potea

Abenduak 23, larunbata
Umeen eguna

Urtarrilak 11, ostirala
22:30. Kontzertuak: Lukiek, Yo ciervo eta Tenpera

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!