Abenduaren 16tik urtarrilaren 5era bitartean luzatuko da Gabonetako Egitaraua

Tolosaldeko Ataria 2018ko abe. 12a, 18:59

Kultura batzordeak adin guztiei zuzendutako ekitaldi ugari prestatu ditu datozen asteetarako.

Alegiako Kultura batzordeak aurkeztu berri du 2018ko Gabonetarako prestatu duen kultur egitaraua. Abenduaren 16tik urtarrilaren 5era bitartean askotariko ekintza ugari prestatu ditu adin guztietako herritarrei begira. Ohiko ekintzekin batera, aurtengo berrikuntzetako bat abenduaren 26an, 27an eta 28an egingo den zirku tailerra izango da. 6 eta 18 urte bitarteko gaztetxoek Adunako Asvinenea zentroan zirkuko diziplina ezberdinak ezagutzeko aukera izango dute. Izena eman nahi dutenek abenduaren 20ra bitartean dute aukera kultur etxean.

EGITARAUA

Abenduak 16, igandea

18:00. Gaztaina jatea, plazan.

Abenduak 19, asteazkena

18:30. Loatzo musika eskolako emanaldia Elizpe zinem aretoan.

Abenduak 23, igandea

18:30. Txintxarri txiki eta Txintxarri abesbatzen kontzertua, elizan.

Abenduak 24, astelehena

11:00. San Juan eskolako ikasleak abesten kaleetan zehar.

16:30. Txintxarri Abesbatza kantari ibiliko da kaleetan zehar.

18:30. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera.

Abenduak 25, asteartea

11:15. Txintxarri Abesbatza kantuan meza nagusian.

Abenduak 26, 27 eta 28

6-18 urte bitartekoentzat zirku tailerra Asvinenean (Aduna). Izen ematea eta informazio gehiago kultur etxean abenduaren 20a arte.

Abenduak 26 eta 27

Gabonetako pilota topaketak Elorri pilotalekuan (sailkapenak).

Abenduak 29, larunbata

16:00. Gabonetako pilota topaketen finalak Elorri pilotalekuan.

Abenduak 31, astelehena

16:00. IX. San Silbestre Krosa, plazatik abiatuta.

19:00. Euskal preso eta iheslari eta senideen eskubideen alde lelopean manifestazioa, plazatik.

Urtarrilak 1, asteartea

11:15. Txintxarri Abesbatza kantuan meza nagusian.

12:15. Udal hautetsiek mandarinak eta intxaurrak banatuko dituzte plazan.

Urtarrilak 2 eta 3

Goizetan. Multikirola kanpusa. Iturri Zahar guraso elkarteak antolatuta.

Urtarrilak 5, larunbata

18:30. Errege kabalgata, Orendaingo bidetik abiatuta.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!