Indarkeria matxistaren aurkako eguna 2018

Kontzentrazioa, igandean, indarkeria matxistaren aurka

Ataria 2018ko azaroaren 20a

Joan den urteko kontzentrazioko irudia

Larunbatean pelikula bat eskainiko dute gaztetxean eta igandean kontzentrazioa eta bertso poteoa egingo dituzte plazan.

Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da azaroaren 25a. Alegiako Udalak, egunarekin loturiko aldarrikapenekin bat eginez, ekitaldi hainbat antolatu ditu asteburu horretaraako.

Larunbatean, Alegiako emakume taldeak antolatuta, El viaje de Nisha filma eskainiko dute Gaztetxean, 19:00etan. Pelikularen ostean taperafaria eta tertulia egingo dituzte, norberak bere afaria eramanda.

Igandean, berriz, kontzentrazioa egingo dute, 12:00etan herriko plazan, udalak deituta. Ondoren bertso poteoa egingo dute. Bertsolariek lehenik plazan abestuko dute eta ondoren tabernaz taberna ibiliko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!