Alegiko Gaztetxeak 31. urteurrena ospatuko du datorren ostiraletik aurrera

Ataria 2018ko aza. 7a, 12:37

Argazkia: Txarli Gesteira

Azaroaren 16an, ostiralean, Gera Sexatu eta Physis Band taldeen kontzertuekin hasiko da urteurrenaren aitzakian osatu duten egitaraua. Gaztetxearen eguna abenduaren 15ean ospatuko dute.

Alegiko Gaztetxeak 31 urte, ordago! lelopean ospatuko dute gaztetxearen 31. urteurrena Alegian. Hauxe da hori ospakizunetarako prestatu duten egitaraua:

Azaroak 16, ostirala
22:30. Kontzertuak: Gera Sexatu eta Physis Band

Azaroak 23, ostirala
Zerbeza ferie. 19:30ean ater irekieta eta 20:30-22:00 bitartean afarie, Little Martin Selektah, Dabu Selekta eta Selektah Stepik girotuta. 23:00etan Nikotina & lagunak.

Azaroak 30, ostirala
22:30. Kontzertuak: Revolta permanent eta Bourbon Kings

Abenduak 14, ostirala
22:30. Bertso desafioa: Alegi v. Aiztondo

Abenduak 15, larunbata. Gaztetxearen eguna
11:00. Pilota finalak
13:00: Bertso poteoa
14:30. Bazkaria, eta jarraian karaokea
18:30. Txaranga
22:30. Kontzertuak: The Potes, MC Onak eta Rotten XIII

Abenduak 16, igandea
Arratsalde-pasa: Mahai jokoak, bakarlaria, pintxo-potea

Abenduak 23, larunbata
Umeen eguna

Urtarrilak 11, ostirala
22:30. Kontzertuak: Lukiek, Yo ciervo eta Tenpera

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!