Jende ugari bildu zen emanaldian, eta guztira 80 lagun inguru partu hartu zuten kontzertuan. "Amaierako Txoria txori abestiak oso bukaera ederra eman zion emanaldiari", azaldu dute. Bestalde, Txintxarrikoek halako keinua egin nahi izan zioten badalonarrei, eta haiek bezala, lazo horiarekin atera ziren kantatzera. "Betulia abesbatzakoek oso gustura aritu zirela esan ziguten eta afari garaian ere bi taldeen artean oso giro polita sortu zen", esan dute Alegiako abesbatzakoek. Orain Txintxarrikoei tokatzen zaie Badalonara bisita egitea, eta ziur aski hurrengo urtean zehar izango da hori.
Argazkiak: Txuso G.




